XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haseran bideak ia zuzenak ziren, baina tarteka bihurguneak zituzten.

Gero japondar lilitegiaren kera edo plegua onhartu zen: alegia, bihurgune hertsitako bideskak.

Bide-taxuketa benetan hertsikeriarik gabea izan zedin, Versailles-en bideak markatzen ari zirelarik, ordi bat ibilarazi zen 1800 inguruan Trianon-go parkean barrena; eta ordiaren aztarnak finkatuz, horietatixek moldatu ziren bideskak.

Iraultza-Nagusiaren ondoan, gaztelu askotako lorategiak zabaldu ziren eta, hiritarren eskuarrean jarriz, hiri-parke bihurtu.

Gazteluetatik hurbil ez zeuden hiriek ez zuten gutxiago izan nahi, eta horrela 1875 inguruan hasi zen hirietako lorategintza.

Orain dela 80 bat urte leku itzaltsu jotzen zen parkea: hiritarrak bertatik ibilaldi bat egiteko edo igandean musika-kioskoaren ondoan lasai exerita pasatzeko aukera eskaini behar zuen.

Giro atsegina sortzen saiatu ziren gogoz, zuhaitzak eta zuhamuskak elkartuz, eta dena belardiekin ahalik ongienik ezkonduz.

Dena zegoen garbiki hesiz inguraturik eta, noski, jendea ezin zitekean belarrean aurrera joan.

Egia esan, irizpide hauek ez dira alde batera arras utziak izan; baina aldakuntza franko erantsi da.

Oraingo joeraren arabera, pertsonarik gehienek uxtiatu behar dute parkea.

Hiri-inguruen eta barrutien beharrak hartzen dira kontutan.

Hausnarketa hauen erakaspenak gogotan hartuz, orain haurrentzako jostaleku asko izaten dute parkeok, jolas-landa, haur ttikientzako atseden-toki, agureentzako bideska eta aintzira baketsu, baita zenbait aldiz arraun-kirolak egiteko pizina eta urmael.

Parke zabalez gain ere ba daude parke txikitxoak: gure etxeen ingurukoak.